Inicio Contactar con Koniker Localizacion de Koniker



AURKEZPENA


Koniker KOOP. E. irabazi xederik gabeko Zentro Teknologiko bat da, Konformazio eta Mihiztadura teknologietan espezializatua. Koniker Eragile Zientifiko Teknologikoen Eusko Jaurlaritzaren egiaztagiriaren jabe da, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean txertatuta dago.

2002. urteko ekainean sortu zen, Fagor Arrasate, Batz, Mondragon Assembly, Ona Pres eta Aurrenak enpresen partaidetzarekin. I + G proiektuei erantzun bateratua emateko xedez sortu zuten, baita konformazio, mihiztadura, makinaria eta tresnen sektoreko sinergiez baliatzeko bitarteko gisa ere. 2004an Mondragoi Korporazioa bazkide egin zen, eta 2005ean, Matrici eta Loramendi enpresak.

2009an, 30 ikertzaileko langile taldea du, eta 1.950.000 euroko aurrekontua.

Konikerren I+G jarduerak diruz laguntzen dituzten erakundeak:



  • Eusko Jaurlaritza - Industria, Merkataritza eta Turismo Saila


  • Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa (Madril)


  • Gipuzkoako Foru Aldundia - Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizartea Sustatzeko Saila


  • Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa



  • Europar Batasuna